lunes, 30 de septiembre de 2019

HERNANIKO PROIEKTUAN AURRERAPENAK

Aurreko ostiralerako ematerako Hernaniko proiektuko ideiak eta estrategia definituak egin behar izan ditugu. Gure kasuan egia esan, nahiz eta ideiak eduki, aurrerantzean ondo lan egiteko prestatu gara, hau da; lan-maketa egin eta ebaketak ondo definitu beste puntu batzuetan eginez. Hala ere trenbidea estaltzeko proposamen bat irudikatu dugu.

Sortutako panela astunegia denez, hona hemen driveko linka
https://drive.google.com/open?id=1C6sVim_aRLD6ua7OjM06UtSdO6wNitkk

jueves, 19 de septiembre de 2019

Ematea 2019/09/20. Inguruaren analisia eta erreferentziak.

Hernaniko interbentzioaren proiektuari hasiera emateko edo bideratzeko, Unai Mugarrarekin batera aritu naiz lekua ikertzen eta lagungarriak diren ereduak bilatzen, Hernaniko alde zaharraren kanpoko ertza gune nasusi bihurtu nahian. Horretarako muga moduan jokatzen duen trenbide eta desnibel handiko malda eraldatu behar izango dugu bertan dauden zuhaitz eta ondare naturala ahal den einean errespetatuz. Horretaz gain; isolatuta dagoen zaharren egoitzari alboko gune osagarri bat eskeini nahi diogu, portu auzoa alde zaharrarekin eta igogailuarekin konektatu edo hernaniko zentroan ez dauden ekipamenduak jarri. Zapa kalea eta estazio berria era zuzen  lotzeko asmoa dugu eta baita ere beheko auzoa eta goikoaren artean "eskaloi" moduko gune intermedio bat sortzea.

Erreferentziak topatzerakoan bi era daude trena sahiesteko, goitk eta behetik (logikoki). Bi eratako ereduak eta malda aprobetxatzeko beste kasuak aztertu ditugu.

1.- Rambla de Sants, Bartzelona, Ana Molina eta Sergi Godia


Trenak suposatzen duen muga ekiditeko, proiektu honetan, muga gune propio bihurtzen da etorbidearen elementu zentral gisa jokatuz. Era honetako interbentzioak erakargarriak iruditu zaizkigu duten moldagarritasunagatik eta formatik.



2.- Alemaniako S-Bahn ak
Elbbrücken-go geltokia, Hamburgo. Zeharkako ebaketa.

Elbbrücken-go geltokia, Hamburgo. Luzetarako ebaketa.
Alemaniako hainbat hirietan lurrazaleko metro lineak daude. Hauek kaleko kotatik zenbait altuerara kokatzen dira. Altuera hori aprobetxatuz geltoki askoren behekaldean zerbitzuak eta komertzioak ageri dira. Hernaniko kasu honetan ezin izango zen holako bat replikatu, baina tren azpiko eremua zerbaiterako erabili zitekeen edo era simpleago baten pasaleku zabala egon liteke.

Hackescher Markt, Berlin
Honelako pasalekua donostin aurkitu dezakegu Teresa de Calcuta plazan. Honek pasatzeko zuloa plaza jarrai bategatik aldatzen du.

Teresa de Calcuta Plaza, Donostia


3.- Park Güell, Bartzelona, Antoni Gaudí

Kasu honetan trena alde batera utzita, malda tratatzeko era baten fijatu gara. Bartzelonako Parc Güelleko katenaria arkuz osaturiko  pasealeku estalianalegia. Gure ustez, alde zaharretik hain gertu dagoen berdegune batek zenbait erako errespetua behar du, hau da; tokiko materialak errespetatuz, kasu honetan harlangaintza, honek, naturaren parte dela ematen du.




Hau honela delarik, bi proposamen ezberdin saiatzen aritu izan gara.



Proposamena I. Luzetarako ebaketa.

Proposamena I. Zeharkako ebaketa.

Proposamena I. Zeharkako ebaketa.


Proposamena II. Perspektiba.

Proposamena II. Eskema orokorra.