PASADEN OSTEGUNEKO HERNANIRA BISITA
Orubea aztertzera joan ginen pasadan ostegunean, bertan, zuhaitzen ezpezieak eta gune konkretuak definitu eta ikertu genituen.
Zuhaitzen aldetik balore ekologiko handia zuten pare bat ikusi genituen, eta baita ere naiz eta atzerriko espezietakoak izan, tamaina eta estekikoki balore esanguratsua zeukatenak.
Igogailutik skateparkerako parke zatian bideen karentziak eta kota aldaketak ikusi genituen. Bi bide mota zeudela konturatu ginen, batzuk ondo pabimentatuta, eta besteak denboran zehar erabiltzaileek sortutakoak. Azken bide horiek potentziatu behar direla uste dugu, azken finean, era praktiko baten sortuta daude eta desnibela gizakion gaitasunerako egokia den era batean salbatzen du. Parke konkretu honetatik ateraz, gogoeta bat atsikitu nahiko nuke: Planifikatu gabeko bideak, hau da, denborak eta erabilpenak sortutakoak, geihenetan efizienteenak dira. Mendiko rutetan ikusi daiteke zelan mapan luzeagoa ematen duen ruta batek kotak eta aprobetxatuz azkarragoa den. Gaur egungo bide eraiki asko antzina esperientziak sortutako halako bideak ziren, eta seguruenik Hernaniko kaxkotik Karabelera dijoaten eskailerak antzinako bideren bat errespetatu zuten. Argi ta garbi ardatz hori planoan ikusitako asmatutako ardatza da, baina halako kontuak proiektatzerakoan kontuan hartu behar direla uste dut pertsonalki.
Bestalde, konturatu ginen parte asko oso estalita zeudela (xiringolak, koltxoiak, kondoiak...) topatu genituen, muga horren iluntasunaz zenbait erabiltzaile aprobetsatu egin dira antza. Hori ez dugu guztiz negatibo moduan ikusten. Gure ustez parke baten pribatutasun horrek erlajazioa edo gustora egotea baliatzen du, beti ere lekua segurua izanda. Guretzako aproposena leku batetik bestera joateko espazioak seguruak eta argiak izatea da, eta alboetan eztalita egoteko lekuak egon behar dira.