Proiektu hitzak arlo anitzetan balio duen komodin modukoa da, baina, zer da? Faktore askoren ikerketa eta ezagutzaren ondorioz zerbait etorkizunean ahalik eta obekien gauzatzeko planifikazioa. Baserriko partzelan negutegi bat jartzerakoan? Kostuak eta materialak aztertu beharko dira. Gizartean parte hartzen duten eragileen koexistentzia fomentatzeko ekitaldi bat antolatzerakoan? dagokiona aztertu eta gauzatu behar izango da.
Arkitekturaren kasuan, plano bidez gure ideia guztiei definizio tekniko bat ematean datza proiektatzea. Definizio teknikoa soilik? bai, azken finean arkitektura proiektu baten planoen eta azalpenaren estetika zaintzen denean, promotoreak erakartzeko eta atal tekniko hori ahalbidetzeko da. Hau da, proiektua ez da planoen multzoa baizik eta ideia eta errealitatera eramandako ideia.
Hau aintzat hartuta, arkitekturaren kasuan, proiektatzea munduan dagoen gauzarik errezenetarikoa da. Zaila dena, ordea, ondo egitea da. Proiekzio egoki bat aurrera eramateko erabakiak, pertsona batetik bestera oso desberdinak izan daitezke. Ideologiaren araberakoak edo gizartearenganako kontzeptuaren araberakoak. Adibide bat jartzearren, erregimen politiko ezberdinetako arkitekturak prioritate ezberdinak azaltzen ditu. Batzuetan aberriaren tradizioak markatutako pautak jarraituz (Bhutaneko arkitekturan), besteetan produktibitatea premian denean(Espainiako desarrollismoko auzoetan) edota biztanleriaren pribatutasuna eta lurraren jabetza priorizatzen denean(Estatu Batueetako etxe bakuneko auzo amaigabeetan) adibidez.
Testu honetan proiektatzeko era egokia zein den edo ez den baino, bizitzan zehar analizatutako arkitekturaren nire ustezko erabaki aproposak eta gabeziak azaltzea izango litzateke asmoa. Beti ere arkitektura karrera ateratzeko arazoak dituen ikasle baten humiltasunetik.
TRADIZIOA BAZTERTZEA
Arkitektura ikasketak hasteko izan nuen arrazoirik garrantzitsuenetako bat, arkitektura bernakuluak nigan pizten zuen miresgarritasuna zen. Antzinako eraikin tradizionalak bereizi edo potentziatzeko gogoekin sartu nintzen, mugimendu modernoaren osteko eraikinak ez oso ongi ulertuz. Hori kontuan hartuta imajinatu behar da nire sorpresa lehengo mailan mugimendu modernoa historian zehar gertatutako eginkizunik garrantzitsuena zela ulertarazi zidatenean. Fansworth etxea edo Villa Savoye etxe eredu bezala ipintzen zizkigutenean, nik ez nuen batere ulertzen hoien balorea zein zen. Zenbait momentutan tontoa nintzela ustera heldu nintzen baina, denbora aurrera joan ahala (mugimendu modernoak ekarri zituen ekarpenak ezagutu eta baloratu ondoren), arrazoia neukala ohartu nintzen. Fansworth etxea ez da eredu bat izan behar. Espazio aldetik kontzeptu berriak eta iraultzaileak sortu izan arren, etxea asmatuta zegoen aspaldi. Horrekin esan nahi dudana, mugimendu modernoak, tradizioaren inguruko kritika moduan funtzionatu zuela da, eta, horrek izan zituen ekarpenak erabilgarriak direla tradizioaren baitan.
Tradizioak duen akats nagusietako bat ezjakintasun batekin replikatzea da, hau da, -zergatik egiten da hau?-beti egin izan delako-. Hori dudan jartzea ondo dago, baina, kasu askotan ikusi izan da erreplikatze horrek sentzua zuela. Adibide argienetako bat, Euskal Herriko arkitekturaren kontextuan, eraikinen hegalen erabilpena da. Ematen du bolumen argiago bat sortzeko oztopo handia direla, beraz eraikin askotan ez dira jartzen, baina, funtzioa badute. Lehenik eta behin, horma urarengandik babesteko balio dute (denok ezagutzen dugu inguruan txorretoi beltzak isuritzen dituen fatxada 'garbia' hegalik gabeko eraikinen baten). Ez da kasualitatea,mediterraneoarekin alderatuta, bertoko tradizioan nahitaezkoa den elementua izatea. Bestalde kalearekiko harremanari dagokionez eskertzekoa da alde zahar batetik zoazenean euriak ez bustitzea. Pertsonalki hamorrazio ikaragarria ematen dit euria darionean magisteritzako eraikinaren albotik pasatzen naizen bakoitzean.
Antzina soluzio asko 'pack' moduko batean etortzen ziren, leku bakoitzean urteekin garatutako esperientziek, erabaki zailak ekiditzeko. Funtzionatzen zuten gauzak errepikatzen ziren. Mugimendu modernoak pack horrekiko aprezioa ezabatu du, hasieran dudan jarriz eta gero bere erabilpena errefortzatuz. Egia da XX. mendean ekonomia, gizartea, materiala, produzitzeko era, etabar, asko aldatu direla eta ez lukeela batere zentzurik gure gizarte berri honetan XIX. mendeko eraikinak replikatzea. Aproposena nire usez, leku bakoitzean estilo sasi-homogeneoarekin eraikitzea izango litzateke, non, lekuko tradizioaren formak eta eskalak, eta, material eta espazio kontzeptuak sintetizaten diren. Horren ordez, gaur egungo arkitekturak ematen duen sentzazioa, batez ere, batasun falta da, diseinatzaile bakoitzak eskeinitako esparru txikian bere filosofia guztiaren exponentea sortu nahiean, nahi gabeko monumentaltasunera joanez.
MONUMENTALTASUNA PRIORITATE GISA
Monumentaltasuna baizik, obeto definituko lukeen hitza, bitxikeria izango litzateke. Arkitekto bakoitzaren ideologia eta prioritateen produktu hori gauzatzerakoan, kasu askotan, arkitektoen egolatria horrek bultzatutako bitxikeria ateratzen da. Gutxinaka desagertzen ari den joera dela ere esan beharra dago, baina, lurralde eskalan inportantzia ez duen arkitektura bati inportantzia eman nahi izatea kaltegarria da. Ezin da mentalitate berdinarekin proiektatu bide sistema, auzo erresidentzial edo udaletxe bat gauzatzen denean. Nire hirian, Bilbon, zenbait auzo berrietan gertatu izan da, eraikin bakoitzak arau eta asmo ezberdinak jarraitu izan ditu, bakoitza bere estiloaren esponente izan nahiean. Azkenean, haietako batek ere ez du destakatzen. Honekin ez dut esan nahi monumentalitate hori soberan dagoenik, baizik eta dagokion lekuan bakarrik egon behar dela. Ez dut uste adibidez Hernaniko ariketa onetan diseinu aldetik ikaragarri berritzailea den elementurik jarri behar denik, azken finean ez da garrantsi nagusiko leku bat.
Ideologia eta politika hemen ere antzeman daitezke. Zeinek aukeratuko du monumentua zer den eta zer ez? Eliza izango da? Metroa izango da, Sobietar Batasunean bezala? Zubiak izango dira? Egia esan hori diseinatzaileak berak aukeratzen du, lehen aipatu dudan arazoa sakontzen. Gure sasoiko estilo diferentziala batasun eta orden falta da. Heterogeneotasuna alde batetik, eta globalismoa bestetik, leku bakoitzen arteko ezberdintasunak diluituz.
PRIORITATE NAGUSIA: EKONOMIA
Gaur eguneko gizarteak zelan zelan funtzionatzen duen soberan badakigu, ekonomia da lehendabiziko lehentasuna. Horregaitik harritzen nau gaur egungo proiektu erabilgaitzen kopurua, lehen esandako prioritate haiek argi ez dauzkagularen ideia indartzen. 'White elefant' termino ingelesak fenomeno hau oso ongi definitzen du. Monumentu hutsen epidemia bat dagoela dirudi, eta, beste aldetik erabilera duten eraikinetan aurrezteko joera. Joera orokorretaz ari naiz, diseinatzaileei erru guztia bota nahi gabe, azkenean, proiektu hauek gauzatzea ahalbidetzen duen makinaria guztiaren erantzunkizuna da. Adibide bat jartzearren, horrelako proiektuen sorrera ahalbidetzen duen faktorerik inportanteenetariko bat hauteskunde sistemaren antolaketa da, gainetik ikusita arkitekturarekin antzekotasunik ez daukan ezer izanda.
Hau kontuan hartuta, hasierara bueltatzen gara, zer da proiektatzea? Zein da proiektugilea? Proiektua aurrera eramaten den moduan eraman ahal izateko 'proiektugile' anitz daude, legedia sortzen dutenak, promotoreak, langileak...beraz, proiektua arkitektoaren esku dagoen zerbait dela esateak, arkitektoaren figura egolatra hori bultzatzen du. Proiektu bat gauzatzerakoan figura garrantsitsu bat izan arren, ez da eragile bakarra, egia esan, arkitekto gabeko arkitektura existitzen baita. Mendian jendearen paso naturalak sortutako bidea arkitektura al da? Arkitektura baldin bada, proiekturik ba al dago? Ba al dago proiektugilerik?
No hay comentarios:
Publicar un comentario